‘Torrijaldia’ Aratusteetako erromeria Durangon AIKO taldearekin

Arratsaldeko 18,00etatik aurrera ospatuko da DURANGO.- Datorren otsailaren 18an `Torrijaldia 2018´ ospatuko da Durangon, AIKO Taldearen Aratusteetako erromeria tradizionala, dantzazaleek gehien itxaroten duten jardueretako bat. Domeka honetan, otsailaren 18an, izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Jai horretan ohikoa denez, mozorroek ukitu berezia emango diote erromeriari, AIKOren dantzaldi egutegiko ezagunenetakoari. Ez dira faltako […]

‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren bosgarren edizioa martxan

Urtarrilaren 26an izango da lehenengo hitzaldia Jakoba Errekondorekin DURANGO.- Martxan da HITZEZ ETA AHOTSEZ literatura ekimenaren bosgarren edizioa. ‘Lurra’ da edizio honetarako aukeratu den gaia. “Aurrekoetan lez, hasi gara, auzolanean; goldaketan, lurra lantzen, ongarritzen, haziak aukeratzen…Urtarriletik maiatzera arte ekingo diogu literatura haziok ereiteari eta uzta biltzeari” adierazi dute ‘Hitzez eta Ahotsez’ lan taldearen arduradunek. “Eta lurra […]

Aiko Taldearen kontzertu-erromeria Durangon

Abenduaren 16an izango da egun osoko egitarauarekin DURANGO.- Durangok festaz betetako oso jardunaldi berezia biziko du bihar, abenduaren 16an, larunbatean, AIKO Taldeak antolatu duen kontzertu-erromeria handiarekin. Izen handiek bat egingo dute aurten Aiko taldeko musikariekin eta dantza irakasleekin, musika eta dantza jaialdia eskaintzeko, goizez, Durangoko alde zaharreko kaleak animatuz, eta arratsaldez, Plateruena Kafe Antzokian. “Muga […]

“Ondoko hilobiko tipoa” antzezlana Abadiñon

Larunbatean, arratsaldeko 20,00etan Errota Kultur Etxean ABADIÑO.- Datorren larunbatean Antzerkiño Antzerki Jaialdiaren barnean “Ondoko hilobiko tipoa” komedia ikusteko aukera egongo da Abadiñoko Errota Kultur Etxean. Txalo Producciones konpainiak hilerri batean elkartzen diren neska intelektual baten eta baserritar baten arteko topaketaren gaineko komedia samur bat eskainiko digu. Katarina Mazzeti idazle suediarraren “El tipo de la tumba de […]

Film laburren jaialdia Elorrion 24 ordu digitalean XII. edizioarekin

Gaur, arratsaldeko 17,00etan hasita parte-hartzaileek 24 ordu izango dituzte laburmetrai bat sortzeko ELORRIO.- Arratsaldeko 5etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Hau da film laburren lehiaketa honen helburua, lanak 24 ordutan sortzea beti ere oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu. Jaialdiaren […]

Umeen Euskal Jaiaren 51. edizioa domekan Durangon

Urriaren 29an Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatua. DURANGO.- Datorren igandean urriaren 29an Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek 51. edizioa antolatu dute. Bertan 450 ume eta gazte batuko dira beste 60 arduradunekin batera. Goizeko 11,30ean kalejira hasiko da eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko da Ezkurdiko plazan, euria bada Landakogunean izango da. Parte hartuko […]

Mikel Urdangarin abeslariak bere disko berria aurkeztuko du Zornotzan

Zornotza Aretoan izango da aurkezpena AMOREBIETA-ETXANO.- Orain dela 20 urte Mikel Urdangarin zornotzarrak “Haitzetan” bere lehen diskoa aurkeztu zuen bere jaioterrian eta orain Zornotza Aretoan aurkeztuko du berriro ere bere 14. diskoa. “”Margolaria” izeneko diskoa, esfortzu handi baten emaitza zoragarria biltzen duen musika lan borobila da” azpimarratu dute. Lehenik, abestion sorkuntza azpimarratu behar dugu, Mikel bera doinu […]

XVIII. Udagoieneko Ostera Bizkaiko Kultur Zirkuitua Berrizen hasiko da Anarirekin

Euskaltzaleen Topaguneak sei zuzeneko emanaldi antolatu ditu urriaren 21etik abenduaren 2ra bitarte BERRIZ.- Anarik hasiko du XVIII. Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua urriaren 21ean “Epilogoa” ikuskizunarekin Berrizen. Hurrengo urriaren 21ean 20,00etan hasiko da euskarazko Kultur zirkuituaren edizio berri bat. Euskaltzaleen Topaguneak sei zuzeneko emanaldi antolatu ditu,  urriaren 21etik abenduaren 2ra bitarte, Bizkaiko antzoki banatan gozatzeko. Urrian, azaroan […]

Izurtza, Elorrio, Euba eta Muntsaratz jaietan

Durangaldeko herri eta auzo askotan jaiak ospatuko dira asteburu honetan DURANGALDEA.- Gaur, irailak 1, jaiak izango dira leku askotan. Esaterako Zornotzako Euba auzoan, Abadiñoko Muntsaratz auzoan edota Izurtzan eta Elorrion. IZURTZA Leku gehienetan gaur abiatuko da programazioa. Izurtzako kasuan arratsaldeko zortziretan botako da txupinazoa eta ondoren kontzertua egongo da Gaztelekuan. Zapatuan marmitako lehiaketarekin hasiko da […]

Mañaria jaietan musika, antzerkia eta pintxo lehiaketarekin

MAÑARIA.- Abuztuaren 12an, eguerdiko 13,00etan hasiko dira Mañariko Andra Mari jaiak txupinazoa, kanpai hotsa eta Pitxitxiren igoerarekin. Abuztuaren 16ra arte jarraituko duten jai hauetan ez da faltako musika, zirkoa edota pintxo lehiaketa. Larunbatean herri bazkaria eta mus eta igel txapelketa egongo dira eta baita ere zirko tailerra. Domekan ere zirko ikuskizuna egongo da 20,30ean Suhar […]