Umeen Euskal Jaiaren 51. edizioa domekan Durangon

Urriaren 29an Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatua.

DURANGO.- Datorren igandean urriaren 29an Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek 51. edizioa antolatu dute. Bertan 450 ume eta gazte batuko dira beste 60 arduradunekin batera.

Goizeko 11,30ean kalejira hasiko da eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko da Ezkurdiko plazan, euria bada Landakogunean izango da.

Parte hartuko duten taldeen artean Durangoko Tronperri, Txoritxu Alai, Matienako Iluntze, Abadiñoko Talde batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Elorrioko Besaide, Mañariko Andra Mari, Otxandioko Urduri, eta Zornotzako Udabarri egongo dira beste batzuen artean.

Dantzen artean Agintariena, Zortzikoa, ezpata txikia, banangoa eta txotxongiloa dantzatuko dute mutilek. Neskek, aldiz, arku dantza, zinta dantza, kontrapas eta sagar dantza. Ume txikiek ere dantzatuko dute esku dantza, San Petrike, Txulalai eta apatain dantza. Bukatzeko Fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute partaide guztiek.

Partekatu:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *