XVIII. Udagoieneko Ostera Bizkaiko Kultur Zirkuitua Berrizen hasiko da Anarirekin

Euskaltzaleen Topaguneak sei zuzeneko emanaldi antolatu ditu urriaren 21etik abenduaren 2ra bitarte

BERRIZ.- Anarik hasiko du XVIII. Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua urriaren 21ean “Epilogoa” ikuskizunarekin Berrizen.

Hurrengo urriaren 21ean 20,00etan hasiko da euskarazko Kultur zirkuituaren edizio berri bat. Euskaltzaleen Topaguneak sei zuzeneko emanaldi antolatu ditu,  urriaren 21etik abenduaren 2ra bitarte, Bizkaiko antzoki banatan gozatzeko.

Urrian, azaroan eta abenduan, Osterak euskarazko ekitaldiak antolatu ditu, euskaraz kulturaz gozatzeko aukera bereziak, elkarrekin disfrutatzeko. Aurten aipatutako Anari, Larregi eta “Hesian” taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa, Kepa Junkera eta Sorginaken “Maletak” ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, Ez dok Hiru eta Miss Karaoke izango dira zirkuitu honetan, antzokiak beraien musika edo antzerkiaz piztuko dituztenak.

Programazioa

  • Anariren “Epilogoa” ikuskizuna. Berrizen, urriaren 21ean.
  • Larregi + Zuriñe eta Fran “Hesian”. Kontzertu akustikoa. Igorren, azaroaren 10ean.
  • Kepa Junkera eta Sorginak. “Maletak” ikuskizuna.Bilboko BBK salan, azaroaren 19an.
  • Su Ta Gar taldearen zuzenekoa. Bilboko Kafe Antzokian, azaroaren 23an.
  • Ez dok Hiru. Arrigorriagan, azaroaren 24an.
  • Miss Karaoke. Leioan, abenduaren 2an.
Partekatu:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *