‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren VII. edizioaren hasiera

Gaur arratsaldeko 19,00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan izango da DURANGO.- Gaur hasiko da ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren zazpigarren edizioa. Arratsaldeko 19,00etan Yolanda Arrietak ‘Hamaika letra maitasunari’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Aurtengo solasaldi eta irakurraldi girotuak maitasunaren inguruan izango dira. Irakurraldi nagusia, maiatzaren 8an izango da.

“Txistu hotsak Durangaldean” liburuaren aurkezpena Elorrion

Asteburu honetan 64 urte beteko ditu Durangaldeko Txistulari Egunak ELORRIO.- Durangaldeko Txistulari Eguna ospatuko da asteburu honetan Elorrion. Festak 64 urte beteko ditu eta Jaizale txistu taldeak martxoaren 23 eta 24rako egitarau berezia prestatu du oraingoan. Ospakizun honetan Juan Antonio Aroma txistulari eta idazleak liburu batean bildutako 60 urteko historiaren aurkezpena egingo da. Durangaldeko Txistularien Eguna larunbatean abiatuko da arratsaldeko 7etan […]

Ardi Jaia 2016 ospatuko da Abadiñon eta Atxondon

Irailaren 16tik 18ra hainbat ekitaldi antolatu ditu Gerediaga Elkarteak Ardi Jaia 2016 ospatzeko. Artzai Txakur Txapelketa, Baserri Eguna, Trashumantzia edota ardien eta txakurren jokabidearen ikerketa ere topatuko ditugu hiru egunetako egitarauan. Aurten Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketaren 50. urteurrena ospatzen da. Irailaren 17an Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da Axpen, Anbotoren magalean. Herrialdekako txapelketak […]