Ekitaldiz blai datoz Eubako jaiak

AMOREBIETA-ETXANO.- Gaur, arratsaldeko 16,30etik aurrera Eubako jaiak hasiko dira eta asteburuan zehar ekitaldi ezberdinak egongo dira. Gaurko Zuresku izeneko egur jolasen ondoren Mus eta Tortilla txapelketa egongo dira. Eta bihar Mozorro eguna ospatuko dute gaia zirkoa izango delarik. Horrezaz gain umeentzako eta nagusientzako bazkaria, erromeria Kittu taldearekin, Xaiborren emanaldia eta Gregory Mariatxiaren musika saioa ere […]

Berriz, San Lorentzo auzoko jaiak asteburu honetan

Asteburuan zehar ekitaldi ezberdinak izango ditu auzo berriztarrak BERRIZ.- Gaur hasiko dira Berrizko San Lorentzo auzoko jaiak, arratsaldeko 18,30ean Donien Atxa jasotzearekin. San Lorentzo auzoko kofradiak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu hiru egun hauetarako. Horrela, gaur jaien hasiera ondoren auzoko umeentzat jolasak egongo dira eta laguntzen dtozen auzotarrentzat afari-merienda. Ostean auzoko musikariekin erromeria egongo da. Eta […]

Abadiño eta Zornotzan jaiak asteburuan Salbadore eta Berna auzoetan

Auzo bietan barikuan hasiko dira jaiak 20.00etan ABADIÑO / AMOREBIETA-ETXANO.- Barikuan txapligu hotsez hasiko dira jaiak Abadiñoko Salbadore auzoan eta Zornotzako Berna auzoak. Salbadorean iluntzeko 8etan jasoko dabe Donien Atxa eta jai-batzordeak Euskal Okelaz eginiko gisatua dastatu ondoren gaueko 10.30ean Puro Relajo taldearekin mexikar erromeria izango da. Hurrengo egunean Mus Txapelketaren ondoren gaueko 22.30ean Nerea […]

San Inazio eguna ospatzeko jaiak Durangaldean

Ekitaldiak uztailaren 30 eta 31n ospatuko dira AMOREBIETA-ETXANO/ ELORRIO/ GARAI.- Ohi denez San Inazio eguna Durangaldean ere ospatuko da. Garain edota Amorebieta-Etxanoko Belatxikieta auzoan. Bestalde, aurten, nahiz eta Elorriok ez ospatu Kanpazarren Arrasaterekin batera jai hau, Elorrioko Txirrindulari Elkarteak bai ospatuko duela urteroko bizikleta martxa. Elorrioko Txirrindularti Elkarteak antolatzen duen bizikleta martxa herrikoia herritar guztiei, […]

Garai, Santixau jaiak uztailaren 24tik 31ra

GARAI.- Gaur, uztailak 24 hasiko dira Garaiko Santixau jaiak Donien Atxa jartzearekin arratsaldeko 19,00etan. Jaiek uztailaren 31ra arte iraungo dute  ekitaldiz jositako egitarau batekin. Donien Atxa jarri ondoren ezpata-dantzarien azken entsegua izango da eta ondoren  Lumagorri oilasko pintxoak dastatzeko aukera egongo da. 21,30ean kontzertua izango da Dj Bull-en eskutik. Uztailaren 25ean ohikoa denez 10,30eko kalejiraren […]

Surrandiak, Durangoko Inauterietako protagonistak

Arratsaldeko 18.30ean irtengo dira Merkatu Plazatik DURANGO.- Surrandi goiztiar informalak eguerdi aldera irtengo dira bihar, inauterietako larunbata, trikitilariekin Surrandi konpartsako partaideak berriz, arratsaldez, bazterrak astintzera, puxikak eskuan. “Hartza ere gurekin izango dugu”, azaldu dute Kriskitin Dantza Taldetik. Surrandiak batzeko hitzordua arratsaldeko seietan izango da Merkatu Plazako Kriskitinen entsaio lekuan. Gero Konpartsaren irteera eta bidean zehar dantza […]

Zornotzako Dudea eta Berrizko Okango auzoetako jaiak asteburuan

BERRIZ/AMOREBIETA-ETXANO.- Asteburua jaiez gainezka datorkigu Iurretako, eta jaiak ezezik Berrizen Okango auzoko jaiak ospatuko dira eta Zornotzan Dudea auzoan ere San Migelak ospatuko dira. Dudean atzo hasi ziren jaiak pintxo potearekin eta gaur tortilla, mus eta bolo txapelketak ospatuko dira 20,30etik aurrera eta 22,30 Puro Relajo talde nafarraren kontzertua egongo da. Bihar, irailak 29, egun […]

Abadiño, Muntsaratz auzoko jaiak asteburuan

Irailaren 7tik 9ra ospatuko dira jaiak ABADIÑO.- Gaur, arratsaldeko 19,00etan jarri da Donien Atxa Abadiñoko Muntsaratz auzoko jaietan eta honekin batera jai egitaraua martxan hasi da. Horrela, gaur, 20,00etan paella eta tortilla txapelketarako izen ematea zabalduko da eta parrillada egongo da diskotekarekin bukatzeko. Bihar mozorro eguna izango da eta paella txapelketa ospatuko da eguerdian eta […]

Hasi dira Iurretako Oromiño auzoko ‘San Markuek’

Gaur hasi eta domekara bitartean hainbat ekitaldi egongo dira IURRETA.- Gaur hasi eta domekara bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte Buztarri Taldekoek Oromiñoko jaiak ospatzeko. Mozorroak, txapelketak eta bazkariak ez dira faltako egun hauetan. Gaur iluntzean izango da Donien Atxaren jasotzea eta parte hartzaileeintzat makailau errea egongo da ohitura denez. Ondoren igel txapelketa egongo da. Bihar […]

Izurtza, Elorrio, Euba eta Muntsaratz jaietan

Durangaldeko herri eta auzo askotan jaiak ospatuko dira asteburu honetan DURANGALDEA.- Gaur, irailak 1, jaiak izango dira leku askotan. Esaterako Zornotzako Euba auzoan, Abadiñoko Muntsaratz auzoan edota Izurtzan eta Elorrion. IZURTZA Leku gehienetan gaur abiatuko da programazioa. Izurtzako kasuan arratsaldeko zortziretan botako da txupinazoa eta ondoren kontzertua egongo da Gaztelekuan. Zapatuan marmitako lehiaketarekin hasiko da […]