‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren VII. edizioaren hasiera

Gaur arratsaldeko 19,00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan izango da DURANGO.- Gaur hasiko da ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren zazpigarren edizioa. Arratsaldeko 19,00etan Yolanda Arrietak ‘Hamaika letra maitasunari’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Aurtengo solasaldi eta irakurraldi girotuak maitasunaren inguruan izango dira. Irakurraldi nagusia, maiatzaren 8an izango da.

Olentzero eta Mari Domingi Durangaldera datoz!

Goizeko 9,00etan hasiko dira lanean DURANGALDEA.- Mari Domingik eta Olentzerok jardunaldi gogorra dute aurretik. Goiz-goizetik bisitatuko dituzte herri guztiak. Biek hitzordu asko dituzte haurrekin topo egiteko. Hauek dira ordutegiak eta ibilbideak: IURRETA.- 11: 30ean egongo da Aita San Migel plazan, ondoren Askondoko karpara joango da ZALDIBAR.- 12: 00etan irtengo da Olazarretik, udalerria zeharkatuz Zaldua plazan gelditu […]

Durangon Folk jaialdiaren 21. edizioa ospatuko da larunbatean Durangon

Eguerdiko 12,00etan Durangoko Merkatu Plazatik abiatuko dira talde parte-hartzaileak DURANGO.- Aurten ere Durangon Folk dantza eta musika jaialdia ospatuko da bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik 14:00ak arte. Durangoko kale eta plazetan zehar dantzak ikusteko aukera izango ditugu Irurtzuneko Orritz-Iskidi taldea, Durangoko Sugarri Fanfarria eta Kriskitin Dantza Taldearekin. Aurtengoa 21. edizioa izango da. Kriskitin Dantza Taldearen helburua […]

“Soinujolearen semea” asteburu honetan Durangon eta Zornotzan

Filman Eneko Sagardoy aktore durangarrak hartzen du parte DURANGO/ZORNOTZA.- Asteburu honetan “Soinujolearen semea” filma ikusteko aukera egongo Durangon eta Zornotzan. Bertan, Eneko Sagardoy aktore durangarrarekin batera hainbat aktorek egin dute lan filma honetan Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Frida Palsson, José Ramón Argoitia, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo edota Miren Arrieta, besteak beste. Fernando […]

“Margolaria”, Mikel Urdangarin abeslariari buruzko filma Durangaldean ikusteko aukera

Donostiako Zinemaldian parte hartu ostean martxoaren 22an estreinatu zen hiriburuetan DURANGO/ ZORNOTZA.- Donostiako Zinemaldian parte hartu ostean, martxoaren 22an estreinatu zen  Euskal Herriko hiriburuetan eta orain Durangaldera heltzen da ‘Margolaria’ filma. Mikel Urdangarin bakarlari zornotzarraren bidaia du ardatz pelikulak, “bidaia bat erraietara, baina baita bidaia geografiko bat ere, Londresera eta Okinawara, besteak beste”, azaldu du […]

Surrandiak, Durangoko Inauterietako protagonistak

Arratsaldeko 18.30ean irtengo dira Merkatu Plazatik DURANGO.- Surrandi goiztiar informalak eguerdi aldera irtengo dira bihar, inauterietako larunbata, trikitilariekin Surrandi konpartsako partaideak berriz, arratsaldez, bazterrak astintzera, puxikak eskuan. “Hartza ere gurekin izango dugu”, azaldu dute Kriskitin Dantza Taldetik. Surrandiak batzeko hitzordua arratsaldeko seietan izango da Merkatu Plazako Kriskitinen entsaio lekuan. Gero Konpartsaren irteera eta bidean zehar dantza […]

Pechakucha: Gazteen sortzaileak ezagutzeko ekimena

Gaur, 19,30an ekimenaren hirugarren saioa izango da DURANGO.- Gerediaga Elkarteak Pechakucha saio berria antolatu du gaurkorako. Orain arte antolatu dituen hirugarrena izango da. Pechakuchak japoniarrez berriketa esan nahi du. Pechakucha norbere ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkeztea ahalbidetzen duen formatu bat da. Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat […]

Hainbat ekitaldi Durangaldean Euskararen Eguna ospatzeko

Abadiñon, Elorrion, Berriz eta Durangon ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte DURANGALDEA.- Datorren abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzen da eta aurten honekin batera Euskaraldiaren amaiera ere izango da. Hau dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldeko herrietan. Abadiñon adibidez ekitaldiak bihar, abenduak 1, hasiko dira ibilaldi batekin eta euskararen zuhaitzaren landatzearekin goizeko 11,00etan Muntsaratzeko Merenderoan eta […]

LII. Durangoko Umeen Euskal Jaia urriaren 28an

DURANGO.- Datorren igandean, urriak 28, Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LII (52) edizioa izango da eta bertan gutxi gorabehera 400 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Ekitaldia goizeko 11,30ean hasiko da kalejira batekin eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko […]

Jasone Osororen “12etan Bermuta” liburuarekin literatura solasaldia

XIV. Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu zuen Jasone Osorok ’12etan Bermuta’ DURANGO.– Bihar, apirilak 13, arratsaldeko 18,00etan Durangoko Andragunean, literatura solasaldia egongo da Andraguneko irakurle taldean, Jasone Osororen ’12etan Bermuta’ liburuarekin. XIV. Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu zuen Jasone Osorok ’12etan Bermuta’. Berta da eleberriko protagonista eta beronen hari gidaria. Berta da alaba, emaztea, laguna, […]