Hainbat ekitaldi Durangaldean Euskararen Eguna ospatzeko

Abadiñon, Elorrion, Berriz eta Durangon ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte DURANGALDEA.- Datorren abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzen da eta aurten honekin batera Euskaraldiaren amaiera ere izango da. Hau dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldeko herrietan. Abadiñon adibidez ekitaldiak bihar, abenduak 1, hasiko dira ibilaldi batekin eta euskararen zuhaitzaren landatzearekin goizeko 11,00etan Muntsaratzeko Merenderoan eta […]

Berrizen ospatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa

Azaroaren 18an pilotalekuan izango da arratsaldeko 17,00etan BERRIZ.- Datorren igandean ospatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa Berrizen izango da, herriko pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Finalaurrekoan kantatuko duten bertsolariak Aitor Bizkarra Ruiz, Imanol Uria Albizuri, Julen Erezuma Arzanegi, Miren Amuriza Plaza, Unai Mendiburu Valor eta Xabat Galletebeitia Abaroa izango dira Berrizko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, […]

‘Hozkailua’ Abadiñoko IV. Antzerkiño jaialdiaren lehenengo antzezlana

Azaroaren 10ean izango da Errota Kultur Etxean ABADIÑO.- Abadiñoko IV. Antzerkiño antzerki jaialdia azaroaren 10ean hasiko da Errota Kultur Etxean “Hozkailua” euskal lanarekin, eta ondoren beste 3 antzezlan eskainiko dira abenduaren 1era arte. Kultura arloko zinegotzi Eneko Etxebarriak azaldu duenez, jaialdiaren asmoa da kalitatezko antzerkia eskaintzea herritarrei prezio sinboliko batean (3€), talde profesional eta amateurren […]

LII. Durangoko Umeen Euskal Jaia urriaren 28an

DURANGO.- Datorren igandean, urriak 28, Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LII (52) edizioa izango da eta bertan gutxi gorabehera 400 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Ekitaldia goizeko 11,30ean hasiko da kalejira batekin eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko […]

Musika taldeen lehiaketa II Lutaber Festan

AMOREBIETA-ETXANO.- Luis Urrengoetxea kaleko tabernek II Lutaber Fest ospatuko dute gaur, urriak 27, arratsaldeko 18,00etatik aurrera. Aurten taldeen arteko lehiaketa ospatuko da hiru gune ezberdinetan banaturik. Horrela, 18,30etik aurrera talde ezberdinak entzuteko aukera izango da. “Blanco y en botella”, “The Dirty Road Band”, “Bonus Track”, “Eztandap” edo “Eneko ta Maitane” bezalako taldeak entzungai izango dira […]

Zornotzako Dudea eta Berrizko Okango auzoetako jaiak asteburuan

BERRIZ/AMOREBIETA-ETXANO.- Asteburua jaiez gainezka datorkigu Iurretako, eta jaiak ezezik Berrizen Okango auzoko jaiak ospatuko dira eta Zornotzan Dudea auzoan ere San Migelak ospatuko dira. Dudean atzo hasi ziren jaiak pintxo potearekin eta gaur tortilla, mus eta bolo txapelketak ospatuko dira 20,30etik aurrera eta 22,30 Puro Relajo talde nafarraren kontzertua egongo da. Bihar, irailak 29, egun […]

Mendigain Dantza Taldearen urteurrena ospatuko da Izurtzan

Urteurrena ospatzeko ekitaldiak goizeko hamarretan hasiko dira IZURTZA.- Mendigain dantza taldeak 50 urte ospatuko ditu bihar Izurtzan. Ekitaldiak goizeko hamarretan hasiko dira eta bazkari batekin amaituko dute jaialdia. Egitarua hau izango da: 10:00 Dantzariak Izurtzako plazan batu. 11:00 Erdoitzako Baselizara gerturatu. Bandera Erdoitzako Amari eskeini. 11:30 Meza ostean, ohorezko arkua Izurtzako Herriari. 12:00 Dantzarien argazkia. […]

Abadiño, Muntsaratz auzoko jaiak asteburuan

Irailaren 7tik 9ra ospatuko dira jaiak ABADIÑO.- Gaur, arratsaldeko 19,00etan jarri da Donien Atxa Abadiñoko Muntsaratz auzoko jaietan eta honekin batera jai egitaraua martxan hasi da. Horrela, gaur, 20,00etan paella eta tortilla txapelketarako izen ematea zabalduko da eta parrillada egongo da diskotekarekin bukatzeko. Bihar mozorro eguna izango da eta paella txapelketa ospatuko da eguerdian eta […]

Dantza garaikideak Durangon eta Elorrion asteburuan

Durangon larunbatean izango da eta Elorrion igandean DURANGO/ELORRIO.- Dantza garaikideko ikuskizun ezberdinak ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan Durangon eta Elorrion. Larunbatean Durangoko “Uda Giro” egitarauaren barnean hiru pieza labur ikusteko aukera izango da Ezkurdin 19,00etan Kukai & Brodas Bros taldeen ‘Topa’, Doos Colectivoaren ‘El fín de las cosas’ eta Max saria jaso berri duen […]

Ainara Legardon abeslariaren kontzertua Berrizen

Berrizko Kultur Etxean bere azkenengo diskoa aurkeztuko du BERRIZ.- Maiatzak 25. Ainara Legardon bilbotarrak musika emanaldi bat eskainiko du Berrizko Kultur Etxean 22.00etan, bere lan berria aurkeztuz. Disko hau Ainara LeGardonen diskografian seigarren lana da bakarlari moduan, 2017ko urrian argitaratuta. Ainara LeGardonen ibilbidea, destilatze-prozesu pertsonal eta artistikoaren emaitza logikoa da. Hamarkada bi bete ditu rock independentearen […]