DOT Durangaldeko Agenda

«Kaka», komedia ganberro eta probokatzailea, ostegunean Durangon

Antzezlana eguen honetan taularatuko da San Agustin Kulturgunean

Antzezlana ostegunean taularatuko da

DURANGO | Xanti Agirrezabalak eta Erika Olaizolak AEK-Korrika sorkuntza beka irabazi zuten Kaka proiektuarekin eta hau Korrika Kulturalaren baitan taularatuko da Durangon. Agirrezabal eta Olaizolarekin batera Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe izango dira eszenatokian.

Herriko plazan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da.
Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da?
Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita…
Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz?

Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da KAKA.

Fitxa artistikoa

Ekoizpena eta zuzendaritza: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Eszena-zuzendaria: Espe Lopez. Testua:
Kepa Errasti, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Antzezleak: Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.

The post «Kaka», komedia ganberro eta probokatzailea, ostegunean Durangon first appeared on dotb Durangaldeko Telebista.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.