DOT Durangaldeko Agenda

Auzolanean Zumelegi erreka garbitzeko hitzordu berria, zapatu honetan Elorrion

Herriko plaza izango da elkargunea eta 6 urtetik gorako herritar orok parte har dezake, aurrez izena emanda

Iaz bildutako zaborraren irudia
Iaz bildutako zaborraren irudia

ELORRIO | Elorrio-Atxondo Baso Biziak Elkarteak, Elorrioko Udalaren laguntza eta babesarekin, Zumelegi erreka garbitzeko ekintza antolatu du. 6 urtetik gorako edonori zuzenduta dago, baina 6 eta 11 bitarteko umeak lagunduta eta nagusi baten zaintzan etorri beharko dira.

Ume barik etortzekotan, hitzordua goizeko 9:00etan izango da herriko plazan. Bertan taldeak egin, eta errekan jarduteko prozedura azalduko da. Zabor bilketa 9:15ak eta 13:00ak bitartean egingo da.

Umeekin etortzeko asmoa dutenak, ostera, 11:00etan bertaratu beharko dira Herriko Plazara, izan ere, bilketa beraientzat egokitutako gune batean egingo da, 11:00etatik 13:00tara.

Ondoren, 13:15ean, guztion artean bildutakoa pilatuko da plazan, eta gero jaso egingo da.

Katiuskak edo galtza-botak eta eskularruak eramatea gomendatzen da, baita bilketa erraztu ahal duen edozein material ere: zabor-pintzak, sakaderak, eta abar.

Erreka garbiketan parte hartzeko, eman izena Anbotopeko dendan, Iturri Kultur Etxean edota webgune honetan.

The post Auzolanean Zumelegi erreka garbitzeko hitzordu berria, zapatu honetan Elorrion first appeared on dotb Durangaldeko Telebista.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.