Txomin Artola, Oihan Vega, Dana Moya eta Miren Agur Meabe izango dira Berrizen
BERRIZ.- Urtarrilaren 17ra arte, Berrizek Antonio Deuna jaiak ospatuko ditu Olakuetan, non kirolak, musikak eta antzerkiak lekua izango duten, ohiko Nekazal Olinpiada ahaztu gabe.
Asteburu honetan Dana Moyak eta Miren Agur Meabek musika eta poesia eskainiko dute urtarrilaren 14an, eta XV. Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dira. Bestalde, urtarrilaren 15 eta Tomaxen Abenturak haurrentzako ikuskizuna eta Oihan Vega DJaren emanaldia izango dira protagonistak. Egun horretan ere jarriko da Donien Atxa plazan.
Urtarrilaren 16an, 11:00etatik aurrera, XL eskualdeko barazki eta fruitu erakusketa egingo da. Egun horretan Iremiñe Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du eta Kultur Etxean, berriz, ‘Altsasu’ antzezlana ikusteko aukera izango da.
Egitaraua urtarrilaren 17an amaituko da, Txomin Artolaren kontzertua eta ohiko Nekazal Olinpiadarekin, parte hartzeko izen ematea zabalik dato urtarrilaren 14ra arte.
Une oro bermatuko dira COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak, baina programa pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu ahal izango da.
EGITARAUA