DOT Durangaldeko Agenda

Ramon Zuriarrain artista donostiarraren ‘Alegiazko paisaiak eta ironiaren irudiak’ erakusketa Durangon

Pasadan ostiralean, hilak 15, inauguratu zen eta martxoaren 14ra arte egongo da zabalik

DURANGO.- Durangoko Arte eta Historia Museoan Ramon Zuriarrain artista donostiarraren ‘Alegiazko paisaiak eta ironiaren irudiak’ erakusketa dago ikusgai. Pasadan ostiralean, hilak 15, inauguratu zen eta martxoaren 14ra arte egongo da zabalik.
Erakusketa honek 2016-2020ko bere azken urteetako ekoizpenaren 32 piezako hautaketa bat aurkeztuko du. Zuriarrainek (Donostia, 1948) 1972an egin zituen erakusketak Durangon, eta museoak bere ibilbide piktorikoaren hasierari dagokion erakusketako lan bat du. Orain, bere irudimenezko paisaia fantastikoak azaltzen ditu berriro, giza eta animalien presentzia ilunak paisaiarekiko kamuflaje- eta eraldaketa- jolas batean. Oihartzun surreal eta enigmatikoa dute. Bere paisaiei forma xarmangarria ematen dien kolore gama anitza nabarmentzen da.

Gainera, margolari ospetsuen 38 erretratu parodiko dituen artistaren koaderno bat dago ikusgai, duela hilabete batzuk argitaratua ‘Ez arte ez parte. Artearen beste historia bat’ izeneko liburuan.
Antonello da Messinatik (1430-1479) David Hockneyra (1937), Leonardo da Vincira (1452-1519), Zurbaranera (1598-1664), Velazquezera (1599-1660), Goyara (1746- 1828), Delacroixera (1798-1863) eta Cézanera (1798-1863) doazen pintoreei erretratuak erakusten dituen galeria bat da.

Ekintza ezberdinak Museoan

Erakusketaren harira tailer desberdiak egingo ditugu adin guztietarako:

· 4 eta 6 urte bitarteko umeentzat:
Koloreekin esperimentatzen (euskaraz)
Material bereziak erabiliko ditugu koloreen nahasketari buruz ikasteko.
Urtarrilak 20 17:00etan
Otsailak 17 17:00etan

· 7 eta 9 urte bitarteko umeentzat:
Alegiazko paisaiak (euskaraz)
Alegiazko paisaiak sortuko ditugu Zuriarraien lanetan inspiratuak.
Otsailak 3 17:00etan
Martxoak 3 17:00etan

· Helduentzat (16 urtetik gora):
Pintura sukaldatu (gazteleraz)
Endika Basuguren artistaren esku pigmentuak egingo ditugu eta zer euskarrietan
erabili ahal diren ikasi.
Urtarrilak 30 10:30etatik 14:00etara

Izena emateko:
94 603 00 20 / museo@durango.eus

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime