Irailaren 7tik 9ra ospatuko dira jaiak
ABADIÑO.- Gaur, arratsaldeko 19,00etan jarri da Donien Atxa Abadiñoko Muntsaratz auzoko jaietan eta honekin batera jai egitaraua martxan hasi da.
Horrela, gaur, 20,00etan paella eta tortilla txapelketarako izen ematea zabalduko da eta parrillada egongo da diskotekarekin bukatzeko.
Bihar mozorro eguna izango da eta paella txapelketa ospatuko da eguerdian eta tortillarena gauean. Egunean zehar ez dira faltako umeen jolasak eta musika Usue Martinez eta Nerea Alzaren eskutik.
Eta jaiak bukatzeko domekan Zelai-Alai hipikako poniak egongo dira, xakeko aldi bereko partidak eta Eriz magoaren ikuskizuna. Eguna eta jaiak txokolatada batekin bukatuko dira.