Urteurrena ospatzeko ekitaldiak goizeko hamarretan hasiko dira

IZURTZA.- Mendigain dantza taldeak 50 urte ospatuko ditu bihar Izurtzan. Ekitaldiak goizeko hamarretan hasiko dira eta bazkari batekin amaituko dute jaialdia.
Egitarua hau izango da:
10:00 Dantzariak Izurtzako plazan batu.
11:00 Erdoitzako Baselizara gerturatu. Bandera Erdoitzako Amari eskeini.
11:30 Meza ostean, ohorezko arkua Izurtzako Herriari.
12:00 Dantzarien argazkia. Dantza Ekitaldi txikia.
12:50 Kalejira Erdoitzako baselizatik, Izurtzako Plazara.
13:00 Ohorezko arkua Mendigain Dantza Taldeko dantzariei.
13:05 Dantza Ekitaldia
14:00 Oroigarriak Dantza Taldekide guztiei. Familiako argazkia.
15:00 Bazkaria Frontoian.