Zornotzako Dudea eta Berrizko Okango auzoetako jaiak asteburuan

BERRIZ/AMOREBIETA-ETXANO.- Asteburua jaiez gainezka datorkigu Iurretako, eta jaiak ezezik Berrizen Okango auzoko jaiak ospatuko dira eta Zornotzan Dudea auzoan ere San Migelak ospatuko dira.

Dudean atzo hasi ziren jaiak pintxo potearekin eta gaur tortilla, mus eta bolo txapelketak ospatuko dira 20,30etik aurrera eta 22,30 Puro Relajo talde nafarraren kontzertua egongo da. Bihar, irailak 29, egun osoan zehar ekitaldi ezberdinak egongo dira jokoak, makailau eta briska txapelketakin eta 17,00etan Xaiboren kontzertua umeentzako, 22,30 berriz Luhartz taldea egongo da. Jaiak igandean bukatuko dira animalien erakusketa goizean, bingoarekin arratsaldean eta amaitzeko parrillada eta txokolatea egongoo dira.

Berrizko Okango jaiak gaur iluntzeko 19,00etan hasiko dira Donien Atxa, odoloste janarekin eta bolo txapelketarekin. Bihar, irailak 29, azpimarratzekoa da ospatuko den txirrindulari lasterketa herrikoia eta gaueko 22.00etan Gari abeslariaren kontzertua izango da “Estutu” diskoaren aurkezpenarekin.

Irailaren 30ean XXIV. Ibilaldia egingo da “Berrizko Baselizatetik” eta eguerdian Euskal Dantzen ostean bertsolariak egongo dira Oihana Bartra, Iruri Altzerreka eta Miren Amurizarekin

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.