Berrizko Kultur Etxean bere azkenengo diskoa aurkeztuko du
BERRIZ.- Maiatzak 25. Ainara Legardon bilbotarrak musika emanaldi bat eskainiko du Berrizko Kultur Etxean 22.00etan, bere lan berria aurkeztuz. Disko hau Ainara LeGardonen diskografian seigarren lana da bakarlari moduan, 2017ko urrian argitaratuta.
Ainara LeGardonen ibilbidea, destilatze-prozesu pertsonal eta artistikoaren emaitza logikoa da. Hamarkada bi bete ditu rock independentearen eszena -harrera bikaineko bost diskotan bildutako fazeta- eta soinu-esperimentazioaren alorra lantzen.Bere kantuak talde erritmiko batekin hornituz, bakarkako inprobisazioetan zein Archipiel, La Criatura edota maDam kolektiboa bezalako proposamenen bidez, soinuzko topaketa berriak sortzen saiatzen da, eta gehigarri guztiak ezabatzen dizkio musikari, bere adierazpen-gaitasunari bide emateko