2017 urtean euskarazko saiakera atalean Euskadi Literatur Saria jaso zuen «Bidean ikasia» liburuaz mintzatuko da

DURANGO.– Gaur, martxoak 16, Durangoko Andragunean, Arantxa Urretabizkaia idazlearen berbaldia egongo da Andragunean 18,00etan Martxoak 8ko inguruko ekitaldien barnean.
2017 urtean euskarazko saiakera atalean Euskadi Literatur Saria jaso zuen ‘Bidean ikasia’ liburuaz mintzatuko da idazlea. Hondarribiko alarde mistoan 20 urtez parte hartu ondoren idatzi zuen liburu hau Arantxa Urretabizkaiak bere eskarmentuarekin. Berak azaltzen duen bezala «desadostasunarekin zer egiten dugun» da kontua. Horregatik, Hondarribiko alardean ez ezik, beste hainbat egoeratan gertatzen dena ere isla dezake liburuak.