DOT Durangaldeko Agenda

Asteburu honetan Zaping Film laburren Lehiaketa Durangon

Taldeek 24 ordu izango dituzte filma prestatu eta entregatzeko
Martxoaren 24 eta 25ean ospatuko da Plateruena Kafe Antzokian

DURANGO.- Asteburu honetan hitzordua daukagu Durangon zinemarekin. Kasu honetan martxoak 24 eta 25ean Zaping film laburren lehiaketaren 5. edizioa antolatuko du Zapaburu Konpartsak Plateruena antzokian.

Sormena, autogestioa eta aisialdia nahasten dituen lehiaketa zapatuan hasiko da, 12:00etan, Plateruenako anfiteatroan elkartuko dira parte-hartzaileak, film laburren grabazioan jorratu beharreko gaia eta baldintzak ezagutzeko. Taldeek 24 ordu izango dituzte filma prestatu eta antzokian bertan entregatzeko, domekan 13:00etan.

Filma gehienez 8 minutukoa izango da eta entregatzeko formatoa .mp4 izango da. Taldeek ez dute parte-hartzaile maximorik izango eta filmak euskaraz izan beharko du. Aurtengo edizioan ere Plateruenan izango da itxiera jaialdia, domekan 19:00etan hasita, eta ondoren sariak banatuko dira.

Antolatzaileek eskertuko lukete izen-emateak denboraz balira, baina egunean bertan Plateruenera hurbiltzen denak ere ez du izena emateko arazorik izango.

Izena emateko idatzi zapaburukonpartsa@gmail.com helbidera edo whatsapp bat bidali 605703257 telefonora.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.