“Soinujolearen semea” asteburu honetan Durangon eta Zornotzan

Filman Eneko Sagardoy aktore durangarrak hartzen du parte DURANGO/ZORNOTZA.- Asteburu honetan “Soinujolearen semea” filma ikusteko aukera egongo Durangon eta Zornotzan. Bertan, Eneko Sagardoy aktore durangarrarekin batera hainbat aktorek egin dute lan filma honetan Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Frida Palsson, José Ramón Argoitia, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo edota Miren Arrieta, besteak beste. Fernando […]

“Margolaria”, Mikel Urdangarin abeslariari buruzko filma Durangaldean ikusteko aukera

Donostiako Zinemaldian parte hartu ostean martxoaren 22an estreinatu zen hiriburuetan DURANGO/ ZORNOTZA.- Donostiako Zinemaldian parte hartu ostean, martxoaren 22an estreinatu zen  Euskal Herriko hiriburuetan eta orain Durangaldera heltzen da ‘Margolaria’ filma. Mikel Urdangarin bakarlari zornotzarraren bidaia du ardatz pelikulak, “bidaia bat erraietara, baina baita bidaia geografiko bat ere, Londresera eta Okinawara, besteak beste”, azaldu du […]

Asteburu honetan Zaping Film laburren Lehiaketa Durangon

Taldeek 24 ordu izango dituzte filma prestatu eta entregatzeko DURANGO.- Asteburu honetan hitzordua daukagu Durangon zinemarekin. Kasu honetan martxoak 24 eta 25ean Zaping film laburren lehiaketaren 5. edizioa antolatuko du Zapaburu Konpartsak Plateruena antzokian. Sormena, autogestioa eta aisialdia nahasten dituen lehiaketa zapatuan hasiko da, 12:00etan, Plateruenako anfiteatroan elkartuko dira parte-hartzaileak, film laburren grabazioan jorratu beharreko […]

Film laburren jaialdia Elorrion 24 ordu digitalean XII. edizioarekin

Gaur, arratsaldeko 17,00etan hasita parte-hartzaileek 24 ordu izango dituzte laburmetrai bat sortzeko ELORRIO.- Arratsaldeko 5etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Hau da film laburren lehiaketa honen helburua, lanak 24 ordutan sortzea beti ere oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu. Jaialdiaren […]

"Igelak" filmaren estreinua da Durangaldean ere

Abenduaren 2an, 19,30ko emanaldian filmaren lan taldeak aurkeztuko du DURANGALDEA.- Asteburu honetan “Igelak” filma ikusgai izango da bain Durangon, Elorrion eta Amorebieta-Etxanon. Honetaz gain Durangon abenduaren 2an, 19,30ko emanaldian filmaren aktoreak egongo dira bertan filmaren aurkezpena egiteko. Bestalde Durangoko emanaldi guztietan 2 euroko deskontua izango du filmaren proiekzioa. Patxo Telleriak zuzendutako eta pasadan 64. Donostia […]

TOPAZIO taldea irabazle eta JJ PRODUKZIOAK bigarren postuan, KINE RALLY bigarren edizio arrakastatsuan

Asteburu honetan ospatu da KINE Rally-ren II. edizioa 13 taldeekin AMOREBIETA-ETXANO.- Nitya López, Maitane Valencia, Julen Solaun, Jon Carrillo eta Markel Suárezek osatutako TOPAZIO taldeak irabazi du KINE RALLY edizio honetako lehen postuari dagokion 350€tako saria. Kanpaldi batean girotutako laburmetraiak, umorea eta aita-seme batzuen arteko istorio samurra uztartuta, epaimahaikideak hunkitu ditu. Gainera, bizitza errealean ere […]

"Gernika" filma aste honetan Durangon eta Amorebieta-Etxanon ikusgai

DURANGALDEA.- Pasadan apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrenean, estreinatu zuten Koldo Serraren Gernika filma Malagako zine jaialdian.Eta asteburuan zinema aretoetara heldu da. Condor legio alemaniarrak eta Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek 1937ko apirilaren 26an Gernikaren aurka egindako erasoan girotutako drama erromatikoa zuzendu du Koldo Serra zinegile bilbotarrak. Maria Valverde, James D’Arcy eta Jack Davenport dira filmeko aktore […]

"EL RENACIDO", Oscar sariak irabazteko faboritoena

DURANGALDEA.- Otsailaren 28an ospatuko da Oscar sarien emanaldia eta ziur aski asteburu honetan Durangaldean ikus dezakegun pelikula bat emanaldi horren protagonista izango da.Filma hori “El Renacido” da Alejandro González Iñarritu mexikarrak zuzendutako filma eta Oscarrentzako 12 nominazio duena. Momentuz hainbat sari jaso ditu eta oraindik ere jasotzen ari da bai pelikula moduan, zuzendari onenari eta aktore […]

SOLITUDES Bakardadearen metafora

Asteburu honetan maskaren keinu-antzezlana ikusteko aukera izango dugu Durangaldean   DURANGALDEA.-Mundu osoan barrena beraren lehenengo lanak, Andrea Doriné izenekoak, izan duen arrakastaren ostean, bat-batean alargun geratzen den agure baten historia dakarkigu KULUNKA konpainia gazteak. Kontakizun xumea izanagatik ere, metaforaz beteta dago, eta giza-harremanen, maitasun-beharraren eta inkomunikazioaren gaineko hausnarketez blai. Kulunka konpainiaren marka bihurtu da antzerki […]

"Yoko eta lagunak" ikusgai izango da asteburu honetan Zornotzan

ZORNOTZA.- “Yoko eta lagunak” Goya sarietarako hautagaia dugu animaziozko pelikula onenaren saria eramateko hautagaien artean. Juanjo Elordiren zuzendaritzapean eta Edorta Barruetabeñaren gidoiarekin asteburu honetan Zornotzan izango dugu ikusgai. Filmak aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. […]