‘Bosteko 2022’ erakusketa ibiltaria Zornotzan ikusgai Izaskun Alonso, Jorge Rubio eta Mikel Garateren lanekin
Erakusketaz gain, Zelaietan bisita gidatuak ere izango dira bi hizkuntzetan, eta Jorge Rubio artistarekin hizketaldia izango da ‘Gizatasunaren aterpeak’ izenburupea AMOREBIETA-ETXANO| «Bosteko 2022» erakusketa ibiltaria Zelaieta Zentroan egongo da ikusgai azaroaren 21etik abenduaren 12ra. Erakusketa bost udaletxetako bost erakusketa-aretok koordinatzen dute; horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin batera, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioakoek hartzen dute parte. Halaber, …