Ainara Legardon abeslariaren kontzertua Berrizen

Berrizko Kultur Etxean bere azkenengo diskoa aurkeztuko du BERRIZ.- Maiatzak 25. Ainara Legardon bilbotarrak musika emanaldi bat eskainiko du Berrizko Kultur Etxean 22.00etan, bere lan berria aurkeztuz. Disko hau Ainara LeGardonen diskografian seigarren lana da bakarlari moduan, 2017ko urrian argitaratuta. Ainara LeGardonen ibilbidea, destilatze-prozesu pertsonal eta artistikoaren emaitza logikoa da. Hamarkada bi bete ditu rock independentearen […]

Hasi dira Iurretako Oromiño auzoko ‘San Markuek’

Gaur hasi eta domekara bitartean hainbat ekitaldi egongo dira IURRETA.- Gaur hasi eta domekara bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte Buztarri Taldekoek Oromiñoko jaiak ospatzeko. Mozorroak, txapelketak eta bazkariak ez dira faltako egun hauetan. Gaur iluntzean izango da Donien Atxaren jasotzea eta parte hartzaileeintzat makailau errea egongo da ohitura denez. Ondoren igel txapelketa egongo da. Bihar […]

Jasone Osororen “12etan Bermuta” liburuarekin literatura solasaldia

XIV. Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu zuen Jasone Osorok ’12etan Bermuta’ DURANGO.– Bihar, apirilak 13, arratsaldeko 18,00etan Durangoko Andragunean, literatura solasaldia egongo da Andraguneko irakurle taldean, Jasone Osororen ’12etan Bermuta’ liburuarekin. XIV. Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu zuen Jasone Osorok ’12etan Bermuta’. Berta da eleberriko protagonista eta beronen hari gidaria. Berta da alaba, emaztea, laguna, […]

Asteburu honetan Zaping Film laburren Lehiaketa Durangon

Taldeek 24 ordu izango dituzte filma prestatu eta entregatzeko DURANGO.- Asteburu honetan hitzordua daukagu Durangon zinemarekin. Kasu honetan martxoak 24 eta 25ean Zaping film laburren lehiaketaren 5. edizioa antolatuko du Zapaburu Konpartsak Plateruena antzokian. Sormena, autogestioa eta aisialdia nahasten dituen lehiaketa zapatuan hasiko da, 12:00etan, Plateruenako anfiteatroan elkartuko dira parte-hartzaileak, film laburren grabazioan jorratu beharreko […]

Arantxa Urretabizkaiaren berbaldia “Bidean ikasia” liburuaren inguruan Durangon

2017 urtean euskarazko saiakera atalean Euskadi Literatur Saria jaso zuen “Bidean ikasia” liburuaz mintzatuko da DURANGO.– Gaur, martxoak 16, Durangoko Andragunean, Arantxa Urretabizkaia idazlearen berbaldia egongo da Andragunean 18,00etan Martxoak 8ko inguruko ekitaldien barnean. 2017 urtean euskarazko saiakera atalean Euskadi Literatur Saria jaso zuen ‘Bidean ikasia’ liburuaz mintzatuko da idazlea. Hondarribiko alarde mistoan 20 urtez […]

AKAdantz jaialdiaren edizio berri bat Elorrion asteburuan

Eguerdiko 13.00etan hasiko da jaialdia Arriola Kultur Aretoan ELORRIO.- Asteburu honetan AKAdantz jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Elorrion. Jaialdi honetatik talde bi irtengo dira Bost Urban Dance 2018an parte hartzeko. Otsailak 24an eguerdiko 13,00etan hasita gaueko 20,00ak arte jarraituko du jaialdiak. AKAdantz BreakOnStage jaialdiaren aurreko jarduera da eta helburua tokiko hiri-dantzaren egoera sustatzea da. […]

‘Torrijaldia’ Aratusteetako erromeria Durangon AIKO taldearekin

Arratsaldeko 18,00etatik aurrera ospatuko da DURANGO.- Datorren otsailaren 18an `Torrijaldia 2018´ ospatuko da Durangon, AIKO Taldearen Aratusteetako erromeria tradizionala, dantzazaleek gehien itxaroten duten jardueretako bat. Domeka honetan, otsailaren 18an, izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Jai horretan ohikoa denez, mozorroek ukitu berezia emango diote erromeriari, AIKOren dantzaldi egutegiko ezagunenetakoari. Ez dira faltako […]

‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren bosgarren edizioa martxan

Urtarrilaren 26an izango da lehenengo hitzaldia Jakoba Errekondorekin DURANGO.- Martxan da HITZEZ ETA AHOTSEZ literatura ekimenaren bosgarren edizioa. ‘Lurra’ da edizio honetarako aukeratu den gaia. “Aurrekoetan lez, hasi gara, auzolanean; goldaketan, lurra lantzen, ongarritzen, haziak aukeratzen…Urtarriletik maiatzera arte ekingo diogu literatura haziok ereiteari eta uzta biltzeari” adierazi dute ‘Hitzez eta Ahotsez’ lan taldearen arduradunek. “Eta lurra […]

Aiko Taldearen kontzertu-erromeria Durangon

Abenduaren 16an izango da egun osoko egitarauarekin DURANGO.- Durangok festaz betetako oso jardunaldi berezia biziko du bihar, abenduaren 16an, larunbatean, AIKO Taldeak antolatu duen kontzertu-erromeria handiarekin. Izen handiek bat egingo dute aurten Aiko taldeko musikariekin eta dantza irakasleekin, musika eta dantza jaialdia eskaintzeko, goizez, Durangoko alde zaharreko kaleak animatuz, eta arratsaldez, Plateruena Kafe Antzokian. “Muga […]

“Ondoko hilobiko tipoa” antzezlana Abadiñon

Larunbatean, arratsaldeko 20,00etan Errota Kultur Etxean ABADIÑO.- Datorren larunbatean Antzerkiño Antzerki Jaialdiaren barnean “Ondoko hilobiko tipoa” komedia ikusteko aukera egongo da Abadiñoko Errota Kultur Etxean. Txalo Producciones konpainiak hilerri batean elkartzen diren neska intelektual baten eta baserritar baten arteko topaketaren gaineko komedia samur bat eskainiko digu. Katarina Mazzeti idazle suediarraren “El tipo de la tumba de […]