SOLITUDES Bakardadearen metafora
Asteburu honetan maskaren keinu-antzezlana ikusteko aukera izango dugu Durangaldean DURANGALDEA.-Mundu osoan barrena beraren lehenengo lanak, Andrea Doriné izenekoak, izan duen arrakastaren ostean, bat-batean alargun geratzen den agure baten historia dakarkigu KULUNKA konpainia gazteak. Kontakizun xumea izanagatik ere, metaforaz beteta dago, eta giza-harremanen, maitasun-beharraren eta inkomunikazioaren gaineko hausnarketez blai. Kulunka konpainiaren marka bihurtu da antzerki …