DURANGALDEA.- Pasadan irailean hasi zen Durangaldeko 3. Maketa Lehiaketa. Bertan Abadiño, Iurreta, Durango eta Zornotzako taldeek hartu ahal zuten parte.
Epaimahaiak bere erabakia publikoa egin du eta honek izango dira urtarrilaren 15ean saria irabazteko aukera izango duten hiru taldeak: Yellow marsupials, Desore eta Hamaika ikusteko jaioak. Kontzertua eskainiko dute egun horretan 23:00etan eta ondoren sari banaketa egingo da. Irabazleak 1500€ko saria eramango du etxera. Beste talde batek 500€ko saria euskarazko abestirik onenarako eramango du. Eta hirugarrenak Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua emateko aukera izango du.
Desore 2015eko udaberrian sortutako rock talde bizkaitarra da. Lau kidez osatuta dago, euren musika estiloa nahiko ugaria delarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock ‘n’ roll , besteak beste.
Laburbilduz, barruko indarrez eta freskotasunez beteriko melodia eta doinuak dira abestien oinarria. Giro ona nabarmena da taldean eta hori transmititzeko prest datoz!
Hamaika ikusteko jaioak Durango-Matienako pop-rock taldea 2012an sortua da. Hainbat kontzertu 2013-2014ean zehar Euskal Herri osoan zehar. 2014ean autoproduzitutako 11 abestiko CD bat atera zuten. Gaur egun abesti gehiago prestatzen ari dira.
Yellow Marsupials 2015eko hasieran sortutako talde bat da,istoria laburreko taldea izanik hau da euren lehenetariko lehiaketa. Aurretik talde honetako kideak gustuko duten taldeen bertsioak egiten ibili ziren. Urte batzuk bertsioak egiten igaro ondoren euren abestiak egiten hasi zireneta horretarako kide berri bat sartu zuten taldean, euren abeslaria.