DOT Durangaldeko Agenda

SOLITUDES Bakardadearen metafora

Asteburu honetan maskaren keinu-antzezlana ikusteko aukera izango dugu Durangaldean

 

DURANGALDEA.-Mundu osoan barrena beraren lehenengo lanak, Andrea Doriné izenekoak, izan duen arrakastaren ostean, bat-batean alargun geratzen den agure baten historia dakarkigu KULUNKA konpainia gazteak.
Kontakizun xumea izanagatik ere, metaforaz beteta dago, eta giza-harremanen, maitasun-beharraren eta inkomunikazioaren gaineko hausnarketez blai.
Kulunka konpainiaren marka bihurtu da antzerki bizia, gaurkoa, konprometitua eta, aldi berean, hunkitzeko eta dibertitzeko gai dena egitea. «Solitudes» «Andre y Dorine» arrakastatsuaren ondoren dator, eta bakardadeaz mintzo den istorio hunkigarria da. «Solitudes»en ere mozorro antzerkia baliatzen dute, eta hitzik erabiltzen ez badute ere, lan guztiz adierazkorra da. Eguneroko unibertsoak erakusten ditu; seriotasuna eta irribarrea maisuki nahastuz hunkitu, harritu eta emozionatzea lortzen du.

Maskara-antzezlan honetan, hitz bat bera ere ahoskatu gabe, guzti-guztia adierazten duena, irribarrea eta gai larriak maisuki konbinaturik, eta ikusleak hunkitu, harritu eta emozionaturik ikusiko duena abenduaren 30ean, Zornotza Aretoan eta 31n San Agustin Kultur Gunean, azken honetan Topagauak izendapena duten ikuskizun guztietan bezala, funtzioa amaitu ostean artistekin hitz egiteko aukera izango da. Topagauak Topaklown-en ekimena da, urtero, Aste Santuan, San Agustin Kultur Gunean egiten den Klown Topaketak.

11951873_1167946616552282_412796630997815961_n

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime