DOT Durangaldeko Agenda

Erliebedun irudiak ikutzeko eta sentizeko eginak Elorrioko erakusketa berrian

ELORRIO.- Juan Torre argazkilari bizkaitarrak hainbat musikariri egindako 24 erretratu (Benito Lertxundi, Mikel Erentxun, Ainhoa Arteta, Luz Casal, Kepa Junkera, Martirio,Rosendo,…) erliebedun irudiak ikutzeko eta sentitzeko bihurtu ditu.

Juan Torre Getxon (Bizkaia) jaio zen 1956 urtean. Bokaziozko argazkilaria, erredaktore grafiko eta korrespontsal moduan lan egin zuen zeinbait egunkari eta aldizkarietan 1980tik 1987ra.
1987 urtean argazkilari lana egiteari utzi behar izan zion denboraldi baterako, gaixotasun larri bat dela eta ,Bechet Sindromea, itsu geratzen hasi zen. 1991an ONCEra afiliatu zen.

Baina ez zion bere bokazioari utzi eta 2010 urtetik aurrera proiektu urratzaile batean dabil: Ukitzeko irudiak (Imágenes para tocar) erakusketarekin. Argazkietara hurreratzeko modu urratzaile bat, eskuak aurretik jarri behar dira argazkiak begi barik ikusteko eta sentitzeko. Hau da erronka, erabilitako teknikak irudiei erliebea ematen die, eta ukitzea ahalbidetzen du. Lehen aldiz argazkigintza zentzumen bat gehiagorekin sentitzeko da, ukimena.

Irudia forma bihurtzen da, eta forma horrek argazkiaren aurrean solasera eragiten gaitu. Itsuen eta itsu ez direnen artean. Irudiak denontzat.

Elorrioko Iturri Kultur Etxean izango da ikusgai otsailaren 1etik 26ra.

image003

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime