DURANGALDEA.- Otsailaren 28an ospatuko da Oscar sarien emanaldia eta ziur aski asteburu honetan Durangaldean ikus dezakegun pelikula bat emanaldi horren protagonista izango da.Filma hori «El Renacido» da Alejandro González Iñarritu mexikarrak zuzendutako filma eta Oscarrentzako 12 nominazio duena. Momentuz hainbat sari jaso ditu eta oraindik ere jasotzen ari da bai pelikula moduan, zuzendari onenari eta aktore onenari Leonardo DiCapriorentzat.
Istorioa 1820. urtean kokatzen da, AEBko mendebaldeko esploratzaile talde batek indiar talde baten erasoa jasan zuen, zeramatzaten larruak kendu zizkieten, baina ihes egitea lortu zuten.
Ondoren euretariko batek, itzulerako bidea zekienak, grizzly hartz baten erasoa jaso eta larriki zauritu zuen. Larri zaurituta zegoela ikusita eta neguaren gordinean garraiatzeko zailtasunak antzemanda bertan uztea erabaki zuten. Hala baina, ustekabean, osatu egingo da. Orduan bertan utzi zutenen kontrako mendekatzeari ekingo dio.
Filma XIX. mendean bizi izan zen Hugh Glass izeneko pertsonai historikoan oinarrituta dago, arte-jartzaile eta esploratzailea. Zeinengan Michael Punke inspiratu zen nobela idazteko.
Asteburu honetan Durangon, Elorrion eta Zornotzan ikusgai egongo da beraz aukera ona daukagu erabakitzeko benetan sariak merezi ote dituen edo ez.