XIV. Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu zuen Jasone Osorok ’12etan Bermuta’

DURANGO.– Bihar, apirilak 13, arratsaldeko 18,00etan Durangoko Andragunean, literatura solasaldia egongo da Andraguneko irakurle taldean, Jasone Osororen ’12etan Bermuta’ liburuarekin.
XIV. Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu zuen Jasone Osorok ’12etan Bermuta’. Berta da eleberriko protagonista eta beronen hari gidaria. Berta da alaba, emaztea, laguna, arreba, maitalea eta ama.
Ingurukoekin hartzen dituen rolen bidez ezagutuko dugu, kapitulu bakoitzean bere bizitzaren puzzleko pertsona bat izango baitu hizpide. Mosaiko baten eran eraiki du Jasone Osorok lan hau eta honetaz hitz egingo da bihar Durangon.