DOT Durangaldeko Agenda

"Artea eta Giza Eskubideak" erakusketa Elorrion

20160107_ARTEA-ETA-GIZA-ESKUBIDEAK-erakusketa

ELORRIO.- Hile honetan zehar «Artea eta Giza Eskubideak» erakusketa ikusteko izango dugu Elorrion, Gernikako Bakearen Museoa Fundaziotik ekarri dana.
Erakusketa honek Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren printzipioekin konpromezua erakutsi gura digu espirituarekiko eta balioekiko.
34 grabatu batzen dituen erakusketa honen helburua Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala ezagutaraztea da, eta horretarako jatorri ezberdinetako artistak batu ditu: Puerto Rico, Brasil, Australia, Burundi, Hegoafrika, Txina, Kolonbia, Zimbawe, Egipto, India, Indonesia, Iran, Irak, Kenya, Sudan, Pakistan, Peru, Senegal, Mozambike, Sri Lanka, Israel, Turkia, Venezuela, Tibet eta Namibia.
Grabatuen bidez Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala osatzen duten artikuluak ezagutuko ditugu eta Giza Eskubide hauen zabalkundean Arteak duen indarra ikusteko aukera emango digu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.