DOT Durangaldeko Agenda

‘Atzerrian lurra garratz’ antzezlana Durangon eta Berrizen

Berrizen martxoaren 13an 19:00etan eta Durangon martxoaren 14an 19:00etan ikusteko aukera egongo da
Ander Lipus eta Laura Penagos dira antzezleak

DURANGO/BERRIZ.- Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz” esaerari eutsiz hasten da Huts Teatroa eta Artedramaren proiektu berri hau. Amancay Gaztañaga proposamenaren zuzendariak eta Ander Lipus eta Laura Penagos antzezleek idatzitako lana. Lan horrekin immigrazioa eta sorkuntza bezalako gaiak jorratzen dira, eta, guztiaren erdian, jatorrizko herritik atera zen emakume sortzaile bat. Bera Aurora Mora da, kasu askotan ezagutzea zaila egiten zaigun errealitate baten aurrean jartzen gaituen emakume atzerritarra.

Lan berri honetan, Huts Teatroa eta Artedrama benetako istorio batetik abiatu dira, Penagos Euskal Herrian bizi den kolonbiar sortzailearenetik, eta fikzio bat sortu dute, «Zer konta diezaguke gure herrian bizi den atzerritar batek?» Bezalako gaiak plazaratzeko, euskal sorkuntzaren inguruan, etorkin, emakume eta sortzaile gisa, bere lekua bilatzen duen emakume sortzaile atzerritar baten errealitateari buruzko hausnarketa.

Pasadan otsailean estreinatu zen antzezlana eta asteburu honetan Durangaldera dator. Berrizen martxoaren 13an 19:00etan Berrizko Kultur Etxdean eta Durangon martxoaren 14an 19:00etan San Agustin Kultur Gunean ikusteko aukera egongo da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.