Asteburuan zehar ekitaldi ezberdinak izango ditu auzo berriztarrak

BERRIZ.- Gaur hasiko dira Berrizko San Lorentzo auzoko jaiak, arratsaldeko 18,30ean Donien Atxa jasotzearekin.
San Lorentzo auzoko kofradiak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu hiru egun hauetarako. Horrela, gaur jaien hasiera ondoren auzoko umeentzat jolasak egongo dira eta laguntzen dtozen auzotarrentzat afari-merienda. Ostean auzoko musikariekin erromeria egongo da.
Eta bihar, abuztuak 10, San Lorentzo egunean, 11,30eko meza ondoren San Lorentzo dantza taldea eta jarraian bolo txapelketa.
Arratsaldean, 18,30ean Arantza eta Pantxo musika taldearekin kontzertua egongo da.
Jaiak domekan bukatuko dira. 11,30ean meza egongo da eta ondoren San Lorentzo dantza taldearen erakustaldi berri bat egongo da.