DOT Durangaldeko Agenda

Abadiño eta Zornotzan jaiak asteburuan Salbadore eta Berna auzoetan

Auzo bietan barikuan hasiko dira jaiak 20.00etan
Salbadore eta Bernako jaiak abuztuaren 2an hasiko dira

ABADIÑO / AMOREBIETA-ETXANO.- Barikuan txapligu hotsez hasiko dira jaiak Abadiñoko Salbadore auzoan eta Zornotzako Berna auzoak.

Salbadorean iluntzeko 8etan jasoko dabe Donien Atxa eta jai-batzordeak Euskal Okelaz eginiko gisatua dastatu ondoren gaueko 10.30ean Puro Relajo taldearekin mexikar erromeria izango da.

Hurrengo egunean Mus Txapelketaren ondoren gaueko 22.30ean Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Maddalen Lujanbio, Andoni Egaña eta Aitor Bizkarra bertsolarien saioa egongo da, gaueko 00.00etan Luhartz taldearen erromeriarekin eguna bukatzeko.

Domekan 12.00ko meza ostean dantzarien eta irlanderen dantza saioa egongo da eta goizean zehar Makailau Txapelketa pil-pil erara.

Abuztuak 6an, Salbadore egunean hainbat ekitaldi egongo dira eta aipatzekoa da Gregorio Urionaguena “AITXU” ri  omenaldia Bizkaiko gaiteroek, trikitilariek eta Unai Iturriaga bertsolariaren parte hartzearekin. Ondoren jai batzordearen txosnan, kangrejoak banatuko dira eta goizean zehar Paella Txapelketa ere ospatuko da.

Bestalde, bazkal aurretik Eguerdiko Erromeria ospatuko da Bizkaiko gaiteroek eta trikitilariekin. Eguna bukatzeko gaueko 21:00etan Erromeria afaria egongo da Ansorregi, eta Larrañaga trikitilariekin. Afarirako menua: entsalada mistoa, Eusko Labeldun “LUMAGORRI”oilasko izterrak eta arrozesnea.  Erromeria afaria 12 euro izango da edaria eta kafea barne, eta aurrez txartela erosi behar da, 626945623 telefonoan. Jaien amaiera 00.30ean izango da jaien aldeko errifaren zozketa eta txokolate beroagaz.

Bernako jaiak

Berna auzoan ere jaiak uztailaren 2an hasiko dira 20.00etan Donien Atxaren jasoz eta zapatuan eguerdiko 12.30ean meza eta ondoren Ariñ-Ariñ dantza taldearen erakustaldia. Ostean saltxitxa eta triki poteoa egongo da. Eta arratsaldean, 19.00etan Imanol Ituiño Magoaren «Magia Parrastan» ikuskizuna egongo da. Gaueko 21.00etan auzo-afaria egongo da eta 23.00etan erromeria Mirari, aintzane eta Lutxordiogaz.

Domekan, ere meza egongo da 12.30ean, ondoren triki-potea eta auzo-bazkaria ere ospatuko dabe. 18.00etan Briska Txapelketaren ordua izango da eta eguna amaitzeko erromeria izango da 22.00etan Astiasaran II eta Andonegigaz. Jaiak eguerdiko txokolotadarekin amaituko dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime