Ekitaldiak uztailaren 30 eta 31n ospatuko dira

AMOREBIETA-ETXANO/ ELORRIO/ GARAI.- Ohi denez San Inazio eguna Durangaldean ere ospatuko da. Garain edota Amorebieta-Etxanoko Belatxikieta auzoan. Bestalde, aurten, nahiz eta Elorriok ez ospatu Kanpazarren Arrasaterekin batera jai hau, Elorrioko Txirrindulari Elkarteak bai ospatuko duela urteroko bizikleta martxa.
Elorrioko Txirrindularti Elkarteak antolatzen duen bizikleta martxa herrikoia herritar guztiei, familiei, bakarka, arituei edota hasiberriei,… zuzenduta dago. Igoera honetan parte-hartze askea, edozein adinetako herritarrak animatu daiteke. 11.00etan Herriko Plazatik irtengo da eta laguntza logistikoa egongo da, amaitu ezinik dabiltzanentzako. Ostean, 12.00etan, luntxa banatuko da Kanpanzarren musikariek alaituta.
Belatxikieta auzoan bezperan hasiko dira jaiak, 20.00etan harrera eta txupinarekin eta 21.00etan musika egongo da. San Inazio eguna bertan goizeko hamaiketan hasiko dira ospakizunak txistulariekin. Ondoren aizkolariak eta bertsolariak arituko dira. Eta 13,30ean erromeria egongo da Koldo eta Unairekin. Arratsaldean, berriz, igel txapelketa ospatuko da 16.00etan.
Bestalde, Garaik bere jaien azken txanpa ospatuko du San Inazio egunarekin. Bezperan, bertsolariak izango dira gaueko protagonistak 22.00etatik aurrera eta ondoren Luhartz taldea arituko da. San Inazio egunean Meza Nagusia eta herriko umeen dantza-saioa ezezik Durangaldeko Igel Txapelketa eta astoen erakustaldia egongo dira. Herri-afariarekin bukatuko dira aurtengo jaiak.