DOT Durangaldeko Agenda

Garai, Santixau jaiak uztailaren 24tik 31ra

GARAI.- Gaur, uztailak 24 hasiko dira Garaiko Santixau jaiak Donien Atxa jartzearekin arratsaldeko 19,00etan. Jaiek uztailaren 31ra arte iraungo dute  ekitaldiz jositako egitarau batekin.

Donien Atxa jarri ondoren ezpata-dantzarien azken entsegua izango da eta ondoren  Lumagorri oilasko pintxoak dastatzeko aukera egongo da. 21,30ean kontzertua izango da Dj Bull-en eskutik.

Uztailaren 25ean ohikoa denez 10,30eko kalejiraren ondoren meza nagusia egongo da eta ondoren Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa eta ezpata-dantzarien saioa. Arratsaldean Erregelen erakustaldia eta «Boluda Kabareta» antzezlana ere ikusgai izango da 21,00etan.

Santa Ana egunean meza nagusia, ezpata-dantzarien saioa, eta gizon eta emakumeen erregelak ere dantzatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, tortilla txapelketa eta Obaneukerekin erromeria Trumoitte Kultur Elkartearen eskutik.

Uztailaren 27an herri bazkaria egongo da Trumoitte Kultur Elkarteak antolatua eta gauean kontzertuak izango dira The Van eta State Alerta taldeekin eta ostean musika gehiago DJ Ainhoarekin.

Uztailaren 28an umeen eta jubilatuen eguna izango da eta beraientzako ekitaldi ezberdinak egongo dira. Eta 29an Mus txapelketa izango da azpimargarriena. Uztailaren 30ean bertsolariak izango dira protagonistak eta ondoren Luhartz taldea arituko da.

Jaiak San Inazio egunean bukatuko dira eta egun horretan Meza Nagusia eta herriko umeen dantza-saioa ezezik Durangaldeko Igel Txapelketa, astoen erakustaldia eta herri-afaria ospatuko dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime