LII. Durangoko Umeen Euskal Jaia urriaren 28an
DURANGO.- Datorren igandean, urriak 28, Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LII (52) edizioa izango da eta bertan gutxi gorabehera 400 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Ekitaldia goizeko 11,30ean hasiko da kalejira batekin eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko …


