DOT Durangaldeko Agenda

‘Torrijaldia’ Aratusteetako erromeria Durangon AIKO taldearekin

Arratsaldeko 18,00etatik aurrera ospatuko da
Plateruena Kafe Antzokia ospatuko da. Argazkia: AIKO Taldea

DURANGO.- Datorren otsailaren 18an `Torrijaldia 2018´ ospatuko da Durangon, AIKO Taldearen Aratusteetako erromeria tradizionala, dantzazaleek gehien itxaroten duten jardueretako bat.

Domeka honetan, otsailaren 18an, izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Jai horretan ohikoa denez, mozorroek ukitu berezia emango diote erromeriari, AIKOren dantzaldi egutegiko ezagunenetakoari. Ez dira faltako txokolatea eta “nazioarteko tostaden eta torrijen mundu mailako” dastaketa.

AIKO taldea, dantza tradizionala pasioz bizi duten musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza dantzaren hedapenean lanean, mota guztietako jardueren bidez: interpretatuz, dantza eginez, irakatsiz, grabatuz, ikertuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.