Urtarrilaren 26an izango da lehenengo hitzaldia Jakoba Errekondorekin
DURANGO.- Martxan da HITZEZ ETA AHOTSEZ literatura ekimenaren bosgarren edizioa. ‘Lurra’ da edizio honetarako aukeratu den gaia.
“Aurrekoetan lez, hasi gara, auzolanean; goldaketan, lurra lantzen, ongarritzen, haziak aukeratzen…Urtarriletik maiatzera arte ekingo diogu literatura haziok ereiteari eta uzta biltzeari” adierazi dute ‘Hitzez eta Ahotsez’ lan taldearen arduradunek.
“Eta lurra ondo jagoten ikasteko nor hoberik Jakoba Errekondo baino? Horixe pentsatu dugu euskal literatura zaleok. Jakoba komunikatzaile ona ez eze, idazten ere trebea da. Halanda ze, berak emango dio hasiera aurtengo HITZEZ ETA AHOTSEZ literatura ekimenari” azaldu dute.
Hau izango da ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren bostarren edizioaren programa:
Urtarrilak 26 HITZALDIA
Hizlaria: Jakoba Errekondo
Gaia: “Lurretik landareak, landareak lantzetik gu jantzi”
ordua 19:00
Lekua: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Otsailak 21 SOLASALDI DIALOGIKOA
Ordua 19:00
Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka
Martxoak 21 SOLASALDI DIALOGIKOA