DOT Durangaldeko Agenda

Durangoko Dario de Regoyosen erakusketa abuztuaren 29ra arte luzatu da

Aurreikusitakoa baino hilabete bat gehiago, erakusketak bi hilabete hauetan izandako arrakastaren ondorioz

DURANGO.- Durangoko Arte eta Historia Museoan dagoen ‘Dario de Regoyos. Durangoko Begirada Inpresionista’ erakusketa abuztuaren 29ra arte luzatuko da, aurreikusitakoa baino hilabete bat gehiago, erakusketak bi hilabete hauetan izandako arrakastaren ondorioz. Erakusketan margolari asturiarraren bederatzi margolan daude ikusgai, eta guztietan Durango eta Durangaldearen ikuspegia landu zuen Regoyosek.

Ane Abanzabalegi Astarloa Kulturgintzako lehendakari eta zinegotziak, eta Garazi Arrizabalaga Museoko zuzendariak oso balorazio positiboa egin dute: «Luxu bat izaten ari da erakusketa hau Durangon izatea, eta jendearen erantzunak erakutsi digu egindako apustuak pena merezi izan duela. Durangoko Udaletik kulturaren aldeko apustu sendoa egiten jarraituko dugu zentzu guztietan, kulturak herri bezala aberasten gaituelako».

Guztira, 2.099 pertsona joan dira beren kontura erakusketara. Gainera, hiru tailer egin dira herriko ikasleentzat eta beste lau ‘Uda Kulturaz Blai’ kultur zikloaren barruan, 89 haurrek parte hartu dutelarik. Halaber, 37 bisita gidatu egin dira, eta 326 pertsonak parte hartu dute bisitotan.

Estilo inpresionista

Durangoko Museoko erakusketak margolari inpresionistak Bizkaiko herriarekin izan zuen harremana erakusten duten bederatzi koadro biltzen ditu. Bertan, Durangoko Arte eta Historia Museoaren ‘Azoka Durangon’ margolan berria erakutsi da. 1907ko lan honek azoka egun bat erakusten du Andra Mari elizpean.

Margolaria Ribadesellan (Asturias) jaio zen 1857an, eta harreman estua izan zuen Durangorekin, artista bi urtez bizi izan baitzen herrian (1905-1907), emaztea Santa Agedako ospitalean zegoen bitartean. Erakusketa bere bizitzako tarte horretan margotutako bederatzi koadrori buruzkoa da, non Durangoko paisaiak eta eguneroko bizitza islatzen diren.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime