ELORRIO.- Elorrioko Udalak eskaintzen duen erakusketa hau Iruñako San Juan Xar kultur elkarteak prestatu du.Helburua Euskal Herriko inauteriak mantentzen laguntzea da, duela gutxira arte izkutuan bizi izan beharrak arriskuan jarri baititu.
Erakusketa Euskal Herriko pertsonaia garratzitsuenen errepasoa da eta pertsonaien kopiak, belarraren usaina, joareen soinua, musika egokia eta abarrek laguntzen dute.
Pertsonaiak 1:1 eskalan eginak daude eta bakoitzak bere azalpena du euskaraz eta gaztelaniaz. Barandiaran, Satrustegi, Jimeno Jurío eta beste historiagile batzuen ikerketetatik atera dira. Erritoen jatorria eta esanahia ere azaltzen dira.
Akerra, Momotxorroa, Sorgina, Zanpanzarra, Hartza, Ijitoa, Zaldiko, Ziripot, Txatxo, Miel Otxin, Perratzailea eta abar ikusiko dira erakusketan benetako neurrian.
Otsailaren 20tik martxoaren 3ra arte Iturri Kultur Etxean.