DOT Durangaldeko Agenda

"GUERNICA 1913" ANTZEZLANA ABADIÑON

ABADIÑO.- Martxoaren 4an «Guernica 1913» antzezlana eskainiko da Errota Kultur Etxean, Gernikako «Esperanza y Unceta» arma lantegiko langileek 1913an egin zuten grebari buruz, Abadiñoko Kultur zinegotzi Eneko Etxebarriak gaur esan duenez.
Lana Gernikako Lizeo antzokian estreinatu zen 2013an eta bertan kontatzen da nola hasi eta bukatu zen 1913ko udazkeneko greba hori. Antzezlanak hainbat sari jaso ditu, hala nola Zaragozako «Centro Cívico Universidad» V. Lehiaketako Lan Onenaren Saria eta San Blas–Canillejaseko V. Antzerki Lehiaketaren Eszenografia Onenaren Saria.
Abadiñon ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrera 5€ kobratuko da.
Kultur Arloko Zinegotziak herritar guztiak animatu ditu lana ikusten joatera, “dituen kalitate eszenikoez gain gure herriaren historiaren zati bat erakusten baitigu”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.