DOT Durangaldeko Agenda

Euskaltzaindiaren urteurrena ospatzeko jaio zen ‘Ghero’ ikuskizuna Berrizen

Berrizko Kultur Etxean izango da urtarrilaren 26an 20,00etan
Antzezlana Tartean Teatroa eta Euskaltzaindiaren artean egindako lana da

BERRIZ.- Euskaltzaindiaren urteurrena ospatzeko jaio zen antzezlana ikusgai izango da datorrren urtarrilaren 26an Berrizko Kultur Etxean 20,00etan.

Tartean Teatroa eta Euskaltzaindiaren artean egindako lana hau 3000. urtean kokatzen da. Euskara desagertzeko zorian dago eta azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da?. Hau da antzezlanaren haria eta arduradunek azaltzen duten bezala «Ghero, kondairen kondaira bat da, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Hizkuntza baten bizirauteko amorrua eta bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat ere. Euskararen pizkunde berria. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea….»

Guztira bederatzi istorio dira, bederatzi antzerki eta poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Jokin Oregiren zuzendaritzapean eta Patxo Telleria dramaturgiarekin, antzezle moduan Mikel Martinez, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri, Ane Pikaza eta Patxo Telleria bera ikus ditzakegu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.