DOT Durangaldeko Agenda

Surrandiak, Durangoko Inauterietako protagonistak

Arratsaldeko 18.30ean irtengo dira Merkatu Plazatik
Surrandiak Durangon

DURANGO.- Surrandi goiztiar informalak eguerdi aldera irtengo dira bihar, inauterietako larunbata, trikitilariekin Surrandi konpartsako partaideak berriz, arratsaldez, bazterrak astintzera, puxikak eskuan. «Hartza ere gurekin izango dugu», azaldu dute Kriskitin Dantza Taldetik.

Surrandiak batzeko hitzordua arratsaldeko seietan izango da Merkatu Plazako Kriskitinen entsaio lekuan. Gero Konpartsaren irteera eta bidean zehar dantza egingo dute zenbait tokitan. Arratsaldeko zortzietan Andra Mari Elizpean azken dantzak izango dira txokolatada batekin batera.

Aurreko urteetan lez, Durangoko Jaizale Txistulari taldea eta Tabira Musika Banda izango dituzte bidelagun. Egiguren, Ertzilla eta Belaustegiak sortutako musikak joko dituzte.

Surrandi konpartsaren aurretikoak

Surrandien konpartsa 2000. urtean irten zen lehenengoz. Aurreko urteetan Erratz Kalejira antolatzen ziren Kriskitin dantza taldekeek, Durangoko txistulariekin batera. Lantzeko karnabaletan erabiltzen duten erroparen antzekoa jantzita irteten ziren eta, gehien bat Lantzeko Zortzikoa eta fandango zein arin-ariñak jotzen zuten txistulariek. Euskal Herriko zenbait inauteri ikustera joateko txangoak ere antolatzen zituzten. Autobus bete jende batzen ginen Lantz, Unanu edo Altsasuko karnabalak ezagutzera joateko. Ustaritzera ere joan ziren eta Zuberoara. Tokian tokiko ohiturak hurbiletik ezagutzea eta haien berri zehatzagoa izatea zen txangoaren helburu nagusia. Ezagutzeaz gain, astindu ederra jaso zuten zenbait neskek Unanun hango mamurroengandik, bai autobus barruan, bai kanpoan.

Durangoko Aratusteei buruzko informazioa aztertu eta 2000. urtean aspaldiko erronka gauzatu zuen Kriskitinek.
Maskarak egiteko tailerra antolatu, puxikak lortu, garbitu eta putzitu eta…Jesus Egigurenek sortutako musika estreinatu, Ixone Aromak letra jarrita.
2000. urtean jorratutako bidearen ildotik, musika berriak sortzen jarraitzea egokitzat jo zen. Horrela bada, hurrengo urtean, 2001ean, Ander Ertzillaren txanda izan zen eta 2002an Ane Belaustegirena. Ander Ertzillak, kalejira 2 eta habanera bat sortu zituen, hitzak berriz, Unai Iturriagak jarri zizkion. Ane Belaustegik ostera, kalejira bat eta vals-polka bat, sortu zituen, hitzak ere berak jarriz.

Kriskitin Dantza Taldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime