Hainbat ekitaldi Durangaldean Euskararen Eguna ospatzeko

Abadiñon, Elorrion, Berriz eta Durangon ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte DURANGALDEA.- Datorren abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzen da eta aurten honekin batera Euskaraldiaren amaiera ere izango da. Hau dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldeko herrietan. Abadiñon adibidez ekitaldiak bihar, abenduak 1, hasiko dira ibilaldi batekin eta euskararen zuhaitzaren landatzearekin goizeko 11,00etan Muntsaratzeko Merenderoan eta […]

‘Hozkailua’ Abadiñoko IV. Antzerkiño jaialdiaren lehenengo antzezlana

Azaroaren 10ean izango da Errota Kultur Etxean ABADIÑO.- Abadiñoko IV. Antzerkiño antzerki jaialdia azaroaren 10ean hasiko da Errota Kultur Etxean “Hozkailua” euskal lanarekin, eta ondoren beste 3 antzezlan eskainiko dira abenduaren 1era arte. Kultura arloko zinegotzi Eneko Etxebarriak azaldu duenez, jaialdiaren asmoa da kalitatezko antzerkia eskaintzea herritarrei prezio sinboliko batean (3€), talde profesional eta amateurren […]

LII. Durangoko Umeen Euskal Jaia urriaren 28an

DURANGO.- Datorren igandean, urriak 28, Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LII (52) edizioa izango da eta bertan gutxi gorabehera 400 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Ekitaldia goizeko 11,30ean hasiko da kalejira batekin eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko […]

Musika taldeen lehiaketa II Lutaber Festan

AMOREBIETA-ETXANO.- Luis Urrengoetxea kaleko tabernek II Lutaber Fest ospatuko dute gaur, urriak 27, arratsaldeko 18,00etatik aurrera. Aurten taldeen arteko lehiaketa ospatuko da hiru gune ezberdinetan banaturik. Horrela, 18,30etik aurrera talde ezberdinak entzuteko aukera izango da. “Blanco y en botella”, “The Dirty Road Band”, “Bonus Track”, “Eztandap” edo “Eneko ta Maitane” bezalako taldeak entzungai izango dira […]

Hasi dira Iurretako Oromiño auzoko ‘San Markuek’

Gaur hasi eta domekara bitartean hainbat ekitaldi egongo dira IURRETA.- Gaur hasi eta domekara bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte Buztarri Taldekoek Oromiñoko jaiak ospatzeko. Mozorroak, txapelketak eta bazkariak ez dira faltako egun hauetan. Gaur iluntzean izango da Donien Atxaren jasotzea eta parte hartzaileeintzat makailau errea egongo da ohitura denez. Ondoren igel txapelketa egongo da. Bihar […]

Jasone Osororen “12etan Bermuta” liburuarekin literatura solasaldia

XIV. Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu zuen Jasone Osorok ’12etan Bermuta’ DURANGO.– Bihar, apirilak 13, arratsaldeko 18,00etan Durangoko Andragunean, literatura solasaldia egongo da Andraguneko irakurle taldean, Jasone Osororen ’12etan Bermuta’ liburuarekin. XIV. Agustin Zubikarai Saria jasota plazaratu zuen Jasone Osorok ’12etan Bermuta’. Berta da eleberriko protagonista eta beronen hari gidaria. Berta da alaba, emaztea, laguna, […]

Asteburu honetan Zaping Film laburren Lehiaketa Durangon

Taldeek 24 ordu izango dituzte filma prestatu eta entregatzeko DURANGO.- Asteburu honetan hitzordua daukagu Durangon zinemarekin. Kasu honetan martxoak 24 eta 25ean Zaping film laburren lehiaketaren 5. edizioa antolatuko du Zapaburu Konpartsak Plateruena antzokian. Sormena, autogestioa eta aisialdia nahasten dituen lehiaketa zapatuan hasiko da, 12:00etan, Plateruenako anfiteatroan elkartuko dira parte-hartzaileak, film laburren grabazioan jorratu beharreko […]

AKAdantz jaialdiaren edizio berri bat Elorrion asteburuan

Eguerdiko 13.00etan hasiko da jaialdia Arriola Kultur Aretoan ELORRIO.- Asteburu honetan AKAdantz jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Elorrion. Jaialdi honetatik talde bi irtengo dira Bost Urban Dance 2018an parte hartzeko. Otsailak 24an eguerdiko 13,00etan hasita gaueko 20,00ak arte jarraituko du jaialdiak. AKAdantz BreakOnStage jaialdiaren aurreko jarduera da eta helburua tokiko hiri-dantzaren egoera sustatzea da. […]

“Ondoko hilobiko tipoa” antzezlana Abadiñon

Larunbatean, arratsaldeko 20,00etan Errota Kultur Etxean ABADIÑO.- Datorren larunbatean Antzerkiño Antzerki Jaialdiaren barnean “Ondoko hilobiko tipoa” komedia ikusteko aukera egongo da Abadiñoko Errota Kultur Etxean. Txalo Producciones konpainiak hilerri batean elkartzen diren neska intelektual baten eta baserritar baten arteko topaketaren gaineko komedia samur bat eskainiko digu. Katarina Mazzeti idazle suediarraren “El tipo de la tumba de […]

Film laburren jaialdia Elorrion 24 ordu digitalean XII. edizioarekin

Gaur, arratsaldeko 17,00etan hasita parte-hartzaileek 24 ordu izango dituzte laburmetrai bat sortzeko ELORRIO.- Arratsaldeko 5etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Hau da film laburren lehiaketa honen helburua, lanak 24 ordutan sortzea beti ere oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu. Jaialdiaren […]