Maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:00etan izango da kontzertua

ZALDIBAR.- ‘Ibil Bedi’ taldeak kontzertua eskainiko du datorren maiatzaren 29rako, 19:00etan, joan den apirilean argitaratutako “Beltxarga Beltza” diskoaren aurkezpenaren biran.
‘Ibil bedi’ Irunberri, Olite, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute. 2019ko ekainean kaleratu zuten lehen diskoa, “Berandu baina garaiz”, eta urte horren amaieran abesti bikoitza kaleratu zuten: “Bide Zuzena-Teilaturantz”, orain arte duten bideoklip bakarrarekin batera. Orain Zaldibarrera etorriko dira aurten bertan argitaratutako “Beltxarga Beltza” bere bigarren lanarekin. Maitasunaz, zalantzez, ezustekoez, galerez eta bizipenez hitz egiten dute bere abestiek.
Kontzertua Olazar futbol zelai zaharrean izango da eta euria egiten badu eskolako frontoira eramango dute.
Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Udal Liburutegian