Maiatzaren 22an, 18:00etatik aurrera Berrizko Kultur Etxean izango dira kontzertuak
BERRIZ.- Berrizek kontzertu bikoitza eskainiko du asteburu honetan Berrizko Kultur Etxean, Ikarass eta Arima taldeen eskutik. Maiatzaren 22an, 18:00etatik aurrera, bost durangarraz osatutako Post Metal Ikarass taldeak eta Arima taldeak beren azken lanak aurkeztuko dituzte Berrizen.
Ikarassen kasuan ‘Relapse into desolation’ bere lehen diskoa da eta Arima Taldearentzat ‘Biluztasunez Jantzita’ bere bigarren lana, ‘Metamorfosis’ ren ostean.
Sarrerak Berrizko liburutegian daude salgai astelehenetik ostiralera 10:30- 13:30 eta 16:30 – 20:30 eta kontzertuaren egunean 30 minutu lehenago ere.
Vive dentro [Blu-ray]
10% FueraDe la mano de los product... read more