Emanaldia Berrizko Kultur Etxean izango da urtarrilaren 14an 19:00etan

ANTZERKIA| Urte berriarekin batera asteburu honetan Berrizko Udalak kultur programazio berria estreinatuko du ‘Hobe Ixilik’ antzezlanarekin, Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktore ezagunak protagonista dituelarik. Emanaldia urtarrilaren 14an izango da 19:00etan Berrizko Kultur Etxean.
Lan honen ibilbidea gaur estreinatuko da Hondarribian, eta hortik aurrera birak beste herri batzuetan jarraituko du, hala nola Ordizian, Donostian eta apirilaren 21ean Zornotza Aretora helduko da.
Protagonista bikote bat da elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak. Emakumea eta gizona. Gizona eta emakumea. Solasean, zirika, eztabaidan. Zertaz? Berdin dio. Eguneroko kontuak, gazta-tarta, patinetea, almorranak… edo gai potoloak, aldaketa klimatikoa, politika, Me Too… Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzutan? “Ez zenuen zertan esan!» Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too… Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.
FITXA ARTISTIKOA
- EGILEA: SALOME LELOUCH
- ZUZENDARIA: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
- AKTOREAK: ITZIAR ITUÑO RAMON AGIRRE
- EKOIZPENA: TXALO