Larunbatean, arratsaldeko 20,00etan Errota Kultur Etxean
ABADIÑO.- Datorren larunbatean Antzerkiño Antzerki Jaialdiaren barnean «Ondoko hilobiko tipoa» komedia ikusteko aukera egongo da Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Txalo Producciones konpainiak hilerri batean elkartzen diren neska intelektual baten eta baserritar baten arteko topaketaren gaineko komedia samur bat eskainiko digu.
Katarina Mazzeti idazle suediarraren «El tipo de la tumba de al lado» obran oinarritua dagoen antzezlan honetan Iker Galartza eta Aitziber Garmendia arituko dira antzezle moduan
Azaroan 4an “Hamlet 2.0” lanarekin hasi eta azaroaren 26an Markeliñe taldearen “Euria” lanarekin bukatuko den Antzerkiño antzerki jaialdiko ekitaldien barruan sartzen da Txalo Produccionesen lanaren emanaldia. Sarrera 5€ kobratuko da.