Gaur, arratsaldeko 17,00etan hasita parte-hartzaileek 24 ordu izango dituzte laburmetrai bat sortzeko
ELORRIO.- Arratsaldeko 5etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Hau da film laburren lehiaketa honen helburua, lanak 24 ordutan sortzea beti ere oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu.
Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dute beti. Lehiaketaren oinarriek diote film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar direla, hain zuzen, aurretik antolatzaileek proposatuko dituztenak. Informazio hau guztia lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei.
Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua nahierara antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko.
Taldeak Euskal Herri osotik datoz, batez ere Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen duten lehen aldia izan ohi da. Era batera edo bestera, ongi pasatzeko aukera paregabea!
Laburmetraien emanaldiak Azaroaren 4an gaueko 10etan izango dira. Emanaldia amaitu eta sari banaketa egingo da. Horrela sari nagusia 700 eurokoa izango da, eta finalista bi egongo dira 500 euro bakoitzarekin