Gaur arratsaldeko 17.00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian

ELORRIO.- Urtero lez asteburu honetan 24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa – lehiaketa ospatuko da gaurtik hasita.
Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu.
Lehiaketa gaur hasiko da arratsaldeko 17,00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.
Laburmetraien emanaldiak bihar, azaroak 2, gaueko 22,00etan izango dira. Emanaldia amaitu eta sari banaketa egingo da. Sari nagusia 700 eurokoa izango da eta finalista bi egongo dira 500 euroko sariarekin bakoitza. Izena emateko eta informazio gehiago 24ordu@arriolaka.eus helbidean egin beharko da.