Partekatu
Eguerdiko 12,00etan Durangoko Merkatu Plazatik abiatuko dira talde parte-hartzaileak

DURANGO.- Aurten ere Durangon Folk dantza eta musika jaialdia ospatuko da bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik 14:00ak arte. Durangoko kale eta plazetan zehar dantzak ikusteko aukera izango ditugu Irurtzuneko Orritz-Iskidi taldea, Durangoko Sugarri Fanfarria eta Kriskitin Dantza Taldearekin.
Aurtengoa 21. edizioa izango da. Kriskitin Dantza Taldearen helburua antolatzaile bezala kulturartekotasuna lantzea da «gure folklorea erakutsiz eta kanpokoena ikusteko aukera emanez eta harresiak eraiki beharrean, zubiak eraikitzea».