Goizeko 9,00etan hasiko dira lanean

DURANGALDEA.- Mari Domingik eta Olentzerok jardunaldi gogorra dute aurretik. Goiz-goizetik bisitatuko dituzte herri guztiak. Biek hitzordu asko dituzte haurrekin topo egiteko.
Hauek dira ordutegiak eta ibilbideak:
IURRETA.- 11: 30ean egongo da Aita San Migel plazan, ondoren Askondoko karpara joango da
ZALDIBAR.- 12: 00etan irtengo da Olazarretik, udalerria zeharkatuz Zaldua plazan gelditu arte.
ABADIÑO.- 16: 30ean Matienan izango dira, ondoren Muntsaratzeraino joango da eta Zelaietan amaituko du ibilbidea
BERRIZ.- Goizeko 9:00etan auzoetara joan ondoren, 17: 30ean udaletxetik irtengo dira eta herria bisitatuko dute probalekura arte.
ELORRIO.- Arratsaldeko 18,00etan iritsiko dira, Betsaide dantza taldeak harrera egingo die.
DURANGO.- Desfilea 19:00etan abiatuko da Institututik. Fray Juan de Zumarraga, Ermodo eta Zumalakarregitik ibilbidea egin ondoren Andra Mariko elizpera iritsiko dira.
AMOREBIETA.- Abenduaren 24an bezala, Olentzero menditik jaitsiko da zornotzar guztiak bisitatzeko, zain duen gau luzea baino lehen. 18:00etan, herriko haur guztiak Herriko plazara hurbildu ahal izango dira Olentzero agurtzera eta gabonetarako bere desiorik handienak eskatzera. Egun horretan bertan, Olentzerori harrera egin aurretik, animatzen diren zornotzar guztiek XVII Belatxikietako igoera tradizionala egiteko aukera izango dute, 9: 30etik aurrera.