DOT Durangaldeko Agenda

49 artista basoaren misterioa aztertzen ari dira 2016ko Begira Photon

Festibalaren seigarren edizioa urriaren 20tik urriaren 13ra egingo da.

begira-photo

DURANGO.- Begira Photo Kinua Argazki Elkarteak bultzatutako kultur egitasmoa da. Helburu nagusia da argazkigintza garaikidea sustatzea eta gaur egun bizi duen egoera aztertzea, ikuspuntu desberdinetatik landuta.
Aurtengoa seigarren edizioa da. Festibala 2011n hasi zenean, Arte eta Historia Museoan eta Durangoko beste espazio batzuetan egiten zen. Programazio artistikoa oso aberatsa izan da, askotariko jarduerak izan baititugu, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta argazki-liburuak.
Irudi fotografikoa sortu, kudeatu, ikertu, sustatu eta hedatzeko aukera ematen duen espazioa baita. Aurten badago berrikuntzarik, izan ere, erakusketak
Iurretan, Amorebieta-Etxanon eta Abadiñon ere jarriko dira, eta horrela, eskualdera zabalduko da.

2016ko Begira Photo, argazkigintza garaikidearen nazioarteko festibalak, seigarren edizio honetan, agerleku desberdinak hautatu ditu publikoaren aurrean azaltzeko. Lehen aldiz, Durangon jarduteaz gain, Iurretan, Amorebieta-Etxanon eta Abadiñon ere izango du lekua, erakusketak jarriko baitira zenbait gunetan gaia Basoa izanik. Erakusketekin, Begira Photok ikusarazi nahi du logika ekologikoa gailendu behar zaiolaingurunea suntsitzea
ondorio duen logika ekonomikoari. Horrela, argazkigintza basoek oparitutako edertasunarenlekuko bilakatzen da.

Begira Photok bide tematiko bati ekin dio geure lurraldearen izaera erakutsarazteko asmoarekin. Gizon-emakumeok naturan dugun eragina eta, era berean, naturak gizon-emakumeongan duena. Alegia, bizi garen ingurunea zaintzeko beharraz ohartaraztea. Premisa horrekin, hiru erakusketa antolatu dira gai horri lotuta, eta basoa era desberdinetan erakusten digu; izan ere, teknika, sentsibilitate eta jatorri desberdinetako artisten ikuspegia ageri zaigu. Beraz, basoaren misterioak erakusten dizkigun argazki sorta ederra da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.